Euskal Ezkontza
     
 

Oinarin Dantza Taldeak, aitzinako ohiturak berreskuratu nahian, Euskal Ezkontza baten ospakizuna antzezten du. Helburua gure euskal ohiturak eta kultura berreskuratzea bada ere, jai giroan murgiltzeko aukera paregabea dugu usansolotarrok apirilaren lehen igandean egiten den ekintza honetan.

Horrelako ekintza bat prestatzea ez da batere erraza, batez ere hainbeste jenderen jantziak eta apaingarriak bilatzea eta egokitzea egun horretarako, idiak, musika, bazkaria,... Detaile guztiak asko zaindu behar dira, beti kontuan eukita antzezlan bat dela. Euskal Herriko beste leku askotan ( Lekeitio, Zarautz, Azpeitia, etabar) egiten duten bezala, Usansolon ere ohiturak eta detaile txikienak errespetatzen ditugu, horrek suposatzen duen lanarekin.

Aitzinako ezkontza batean agertzen ziren pertsonaia desberdinak aurki dezakeguz: Ezkongaiak, gurasoak, gonbidatuak, umeak, amerikarrak, epailea, argazkilaria,... Pertsonai guzti hauek dantza taldeko partaideak eta bazkideak antzeztuta daude. Goizean herriari bira egiten zaio triki eta dultzaineruekin, ondonren epaileak bakoitzaren “dotea” irakurtzen du plazan eta jaiari hasiera ematen zaio partaide guztien artean ardoa banatuz. Azkenik herriari bira eta denok plazara bazkaltzera!, jai giroa gaueko ordu txikietaraino irauten duelarik.

Aitzinako ohiturak ezagutzeko eta jai giro euskaldunean murgiltzeko aukera paregabea da Oinarinek ezkaintzen duen Euskal Ezkontza.

Oinarin.com - Oinarin dantzari taldea