Ongietorriak
     
 

Euskal Herrian bertan, Bizkaian, Ibaizabal ibaiaren ibarrean, eman zituen bere lehen urratsak Usansoloko Oinarin dantzari taldeak 1995. urtean.

Oinarin dantzari taldea, Usansolo eta inguruko herrietako gaztez osatuta dago, 30 nagusi, 10 musiko (txistulari, trikitilari, akordeoilari, txalapartari, albokari, etabar...), 80 ume eta 14 zanpantzar, 170 bazkideen laguntzaz. Euskal Herriko kultura eta folklorea mantendu eta suspertzeko asmoarekin sortu zen.

Folklorea da gizarte bat ongien definitzen duen hitza, eta belaunaldiz belaunaldi mendeetan zehar gorde diren ekintza kulturalak eta dantza tradizionalak horren lekuko bikaina dira.

Taldeak urtean zehar plangintza zabala du, ekintza ugariekin, besteak beste: Olentzero, Ihauteriak, Euskal ezkontza, Usansoloko jaiak, Usansoloko Jaialdi internazionala, Dantzari eguna, Bilboko jaietan aktuazioa, Bilbo dantzan aktuazioa (Arriaga plazan), Alardeak eta aktuazioak inguruko herrietan (Basauri, Ugao, Orduña, Lemoa, Arrigorriaga, Orozko, e.a....).

Honetaz gain, Euskal kultura eta folklorea atzerrira eramaten saiatu da, hurrengo herrialdetako festibaletan parte hartuz: Holanda, Eskozia, Bulgaria, Portugal. Espainian ere aktuazioak burutu ditu, Extremaduran eta Bartzelonan.

Oinarin dantzari taldeak Joaldunen (Zanpantzar) talde bat ere badauka, Euskal Herriko hainbat herritan parte hartutakoa.

Azkenik, azpimarratu beharra dago Oinarin Euskal Herriko Dantzarien Biltzarrean eta Euskal Herriko Joaldunen Elkartean integraturiko taldea dala.

Alaitz eta Unai.

Oinarin.com - Oinarin dantzari taldea