Joaldunak
     
 

Zubieta, Donestebetik hurbil dagoen herria da, herri hori eta Leitza elkartzen dituen errepidearen alboan datzana. Zubietak tradiziozko metalurgia zeukan, joareak egiten ziharduena eta huraxe izango litzateke, zenbaiten aburuz, aipatuko dugun jaiaren jatorria.

Jaia urtarrileko azken astelehen eta asteartean izaten da ia beti. Jaiaren lehen egunean, astelehenean, zubietarrak Iturenerantz joaten dira. Aurtitz auzoaren inguruetan bertako tuntturroak izaten dituzte zain, Iturengoekin batera. Zubietakoengana jotzen dute, buelta erdi ematen dute eta Aurtitz auzorantz abiatzen dira denak batera. Hortik Zubietara joaten dira eta hango pilotalekuan hainbat itzuli egiten dituzte.

Biharamunean, eguerdi partean abiaturik, Iturenekoek bisitaldia itzultzen diete Zubietakoei. Zubietako errotaren parean, Zubietarrek Iturengo taldea hartzen dute. Taldeko buru jartzen dira eta denek batera Zubieta herria zeharkatzen dute plazaraino.

Oinarin.com - Oinarin dantzari taldea