Folklore Bizian
     
 

Andra Mari Eusko Dantzari Taldeak urtero uztailean Bizkaiko herri ezberdinetatik zehar antolatzen duen jaialdia. Oinarin Dantzari Taldeak jaialdi honetan parte hartzen du, Usansoloko kiroldegian aurkezten den saioaren bidez.

“Alde batetik, munduko kultura ezberdinetan folklore adierazpenak ezagutu eta gozatzeko aukera daukagu, eta bestetik, euskaldunen eta munduko beste herrialdeetatik etorritako gonbidatuen artean elkartrukatze kultural handi baten esperientzia aberatsa bezain polit baten lekukoak izateko aukera daukagu”.

Oinarin Dantzari Taldeak azkenengo 8 urteetan parte ahal izan du, hau da 1998. urtetik aurrera, eta hainbat atzerriko taldeekin folklorea elkarbanatuz: Eslovaquia, Eslovenia, Grecia, Lituania, Ucrania, Yugoslavia, Bulgaria, Chequia, Servia, Mexico, Chile, Escocia, Croacia, Portugal.

Oinarin.com - Oinarin dantzari taldea