Arabako Dantzak
     
 

Eltziegoko dantzak:

Historikoki, dantza hau gizonek bakarrik egi ohi dute. XX. Mendeko 40. hamarkadan emakumeskoen sekzioaren eskutik, emakumeak sartzen dira dantza hauetan. Gaur egun, neska eta mutilen arteko dantzak konbinatu egin ohi dira.

Zaindariaren jaietan egiten dira dantza hauek, irailaren 8an, Plaza Ama Birjinaren  egunean. Kutsu erlijiosoa dute dantzek. Ama Birjinaren irua kalera ateratzen da prozesioan eta dantzak Ama Birjinaren irudiaren aurrean dantzatu ohi dira.

Iekorako katea:

Araba Errioxako Iekora herriko dantza hau, Berzijanako Amabirjinaren edo katearen dantza, Santo Domingoko jaietan dantzatzen da. Birjinaren aurrean eta eleizen arteko kalean dantzatzen da.

Laguardiako jota:

Biazteriko dantza hau, San Juan egunean dantzatzen da. Bandera aireratuz eta erramuaren dantzarekin. Neska eta mutilez osatutako taldeak katximorro batekin dantzatutako dantza.

Villabuenako paloteoak:

Udalerriko zaindariaren jaietan dantzatzen ziren, maiatzeren 15ean, San Torcuato eta azaroaren 30ean, San Andres. Dantza hauek zortzi mutilek dantzatzen dituzten makil dantza sorta dira. Hauei laguntzen, batzuetan katximorroa egiten da, dantzaren zuzendari.

 

 

Oinarin.com - Oinarin dantzari taldea