Nafarroako Dantzak
     
 

Berako paloteoak:

San Esteban patroiaren festetan ematen da dantza hau, abuztuaren 3an. Udal gorporazioa meza ondoren eleizatik Herriko Etxera laguntzen dute dantzariak, eta orduan burutzen dute makil dantza. Dantza hau 9 atal desberdinez osatuta dago, saragi dantzarekin bukaera ematen saiolarik.

Bolantak:

Dantza hau Luzaideko ihauterietan kokatutako dantza bat da.

Iribasko eta Leitzako Ingurutsua:

Nafarroako zenbait koreografia eta musika forma berezi bezala definitu dezakegu. Dantza honen ezaugarri nagusia kriskitinak erabiltzea da. Dantza hau erromerietan dantzatu ohi da, Mutilaz eta neskaz osatutako talde baten.

Jaurrieta:

Jaurrieta Aezkoa eta Zaraitzuko ibarren artean dagoen Nafarroako herri bat da. Aipatu nahi genituzke plazara irtetean emakumeek agertzen duten dotorezia eta dantzatzeaz bat abesten duten dantzaren zatia. Izan ere, abestutako dantzen artean gordetzen den apurretakoa da axuri Beltza.

Korteseko paloteoa:

XX. mendearen askanetan, Nafarroa erriberako herri guztietatik, kortes da, dantza propioak zituzten herri bakarra, gaur egun arte mantendu direnak. San Miguel ( irailak 29 ) egunean dantzatzen da, herriko jaietan.

Goizez, Santuaren aurrean, kortesiak dantzatzen dituzte. Arratsaldez, herriko plazan, San Miguel santuaren aurrean, dantza osoa dantzatzen da.

Luzaideko kontradantzak:

Luzaide Ibaņeko gainaren ipar magaleko amaiera aldera aurki dezakegu. Urtearen hasieran, dantza hauek egiten direneko jaien lehen prestaketak eta akordioak izaten dira. Nafarroako Luzaide herrian Bolanten jaia egiten jarraitzen dute, Berpizte pazco egunean.

Ihauteri honek dituen zatiak asko eta aberatsak. Oso ondo desberdinduta dauden lau zatiz osatuta daude eta zati bakoitzak musika berezia du berarentzat bakarrik. Pertsonaiak ere aldatu egiten dira dantza batetik bestera. Lau dantzari taldek dantzatzen dituzte, Taldea nahi adina lauko multzoz bete daiteke.

 

 

Oinarin.com - Oinarin dantzari taldea