Azken orduko informazioa

Oinarin Dantzari Taldea 2007-06-17

Uda heldu dala nabari antzematen da Oinarin Dantzari Taldearentzat, eta udakin batera herri askotako jaiak ere bai. Urteko denboraldi honetan, gure dantzariek urteko lehenengo partean ikasitako eta hainbeste entsaiatutako dantza guztiak kaleratzen dituzte. Orainarte barnean gordetako indar eta trebezia guztiak erabili beharko dituzte, ondorengo zerrendan agertzen diren aktuazioetan betiko goi-mailara heltzeko:

Ekainak 26: Aktuazioa Bilbon (La Casilla).
Ekainak 29: Zanpantzarrak Rekalden.
Ekainak 30: Aktuazioa Orduņan.
Uztailak 1: Aktuazioa Rekalden.
Uztailak 7: Aktuazioa Artetan.
Uztailak 16: Aktuazioa Barakaldon.
Uztailak 18: Folklore Bizian Festibal Internazionala (Usansolon).
Uztailak 31 : Zanpantzarrak Lemoan.
Abuztuak 16 : Zanpantzarrak Gernikan.
Abuztuak 19-27 : Chipreko Festibal Internazionala.

Hau bai dala eginbeharra. Aupa mutil eta neskak !!

 
Oinarin.com - Oinarin dantzari taldea