Bizkaiko Dantzak
     
 

Dantzari dantza:

Durangaldeko Dantzari Dantza Euskal Herriko dantzarik esanguratsuenetarikoa da, daukan erritmoa, indar eta edertasunagatik. Betidanik txistuaren soinuaz dantzatu izan da, txistulari eta atabal jole baten eskutik.

Dantza hau Berriz, Garai eta Iurretan dantzatu izan da. Bederatzi dantza ditu: Agintariena, zortzinango, ezpata joko txiki, banango, binango, launango, makil joko nagusia, ezpata joko nagusia eta txotxongilo. Lehenarekin dantzariak sartu egiten dira dantzalekura, dantzarien buruen gainetik egiten den ikurrinaren satindua nabarmendu behar delarik. Horietatik lauk antzeko erritmo eta koreografiak dituzte: Zortzinango, banango, binango eta launango. Beste hiru dantzetan makila edo ezpata agertzen da. Askenik, txotxongiloan, dantzari taldeko buruzagia besteen gainetik altxatzen da.

Fandango eta arin – arin:

Bikoteka edo ta biribilean, bi sexutako dantzariak,  jokatutako dantzak hauek. Iztuetak dioenez, XVI. Mendean sartu ziren Euskal Herrian dantza hauek, segurazki arabiar jatorria dutenak.

Gorulariak:

Gorularia hitzak, goruetan egiten duena esan nahi du eta gorulariak dira beraz, beste era batera esanda, iruleak, goruetan lan egiten duten emakumezkoak zein gizonezkoak. Nahiz eta tradizioz, emakumeak izan diren goruetan aritu direnak, ez dira gutxieztekoak lan hori egin duten gizon jostunak. Gorulariak, zentzu honetan, irule eta jostunak izango lirateke.

Kaixarranka:

San Pedro egunean dantzatzen da, Lekeition, arrantzanleen kofradiak idazkari edo etxezaina aukeratzen zuen egunaren omenez. Urtero omenaldia egiten zaio postua uzten duen etxezainari. Artxiboko liburuak eta kofradiaren akordioak kutxan sartzen dira eta etxezaina zutik jartzen da haren gainean. Zortzi arrantzalek kutxa altxatu eta era horretan, herritik zeharreko ibilaldia egiten da, toki esanguratsuenetan dantza eginez.

Gaur egun, etxezainak, ezkerreko eskuan txistera beltza eta eskumakoan Kepa Deunaren giltzak gordeta dituen banderatxoa darama. Dantzak lau atal ditu: Erreberentzia edo herriari agurra, fandangoa, arin – arina eta hasierako agurraren errepikapena

Lanestosa:

Lanestosa herrian, Elurretako Ama Birjinaren aurrean eta giro erlijiosoarenbarruan, egin ohi da prozesioa. Bertan, dantzariak ateratzen dira. Dantzari kopurua parea izan behar du, Beti ere zortzitik behera ez baina mugarik gabe gehiago ateratzeko. Historikoki Corpus egunean ateratzen ziren.

Mahaigaineko:

Dantzari mugarik ez duen bakarkako dantza da, banan banan dantzatzen dute afaltzen ari diren mahaiaren gainean. Alkatea mahai-buru da eta berak, dantzari bakoitzari ardoa eskaintzen dio. Mendexan Abustuaren 1an eta Xemeinen Irailak 29an egiten da.

Sardinerak:

Dantza hau emakumeak dantzatzen dute. Itsasoan zeuden gizonei etxaroten zitzaien artean egindako kanta eta dantzetatik jaiotako dantza da.

 

 

Oinarin.com - Oinarin dantzari taldea